|
|
|
|
ARAIAKO UMORE ANTZERKI JAIALDIA
|
| |
1994. urtean Porpol Antzerki Taldeak Araiako Umore Antzerki Jaialdia sortu zuen, eta antolaketari dagokionez, Araiako Antzerki Taldeak bultzatu du jaialdia. Gainera Arabako Foru Aldundiaren eta Asparrenako Udalaren laguntza irmoa izan du. Laguntza irmo hori edizio bakoitzean izan du, eta gero eta handiago izan da. Ondoren beste entitate pribatu eta publiko batzuk agertu ziren laguntzaileen zerrendan, batzutan laguntza ekonomikoa emateko eta, beste batzutan azpiegiturak lagatzeko. Aipatu beharra dugu Caja Vital Kutxaren laguntza, ikuskizunak sortzen duen interes handia erakusten baitu, bai eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza ere. |
 |
|
| |
 |
Garai horretatik aurtengo ediziora arte, XV. edizioa alegia, Jaialdian hainbat antzezpen egin izan dira, bai kalean, bai barruan, haurrentzat eta helduentzat, euskaraz, gazteleraz edo keinuaren hizkuntza unibertsalaren bitartez, euskal produkzioak eta estatuaren gainontzeko produkzioak eta nazioartekoak... Jaialdia hazi egin da kualitatiboki eta kuantitatiboki, nahita egokitutako zenbait faktore bateratzeari esker. Honako hauek dira faktore nagusiak: etengabe asmo handiko antzezpen-eskaintza bilatzen dugu, orekatuta eta kalitate handikoa hain zuzen, betiere beharrezko arrisku-apurrarekin proposamen berritzaileenak eta jendetza handia biltzen dituen beste proposamen batzuk bateratuz; eta antolatzaile-talde osoaren profesionaltasunaren eta berotasunaren arteko nahasmen zehatza bilatzen dugu. Antolatzaile-talde horretan herriko zein kanpoko pertsonak parte hartzen dute eta, beren ahaleginei esker, Jaialdia udako aisia-eskaintzaren hitzordu saihestezin eta ezinbesteko bihurtu da.
|
|
| |
Abuztuaren 15ak inguruan egiten dugu jaialdia eta lau edo bost egun irauten du. Nahiz eta kaleko antzerki eskaintza bizia eta interesgarria izan, Jaialdiaren erdigunea “Arrazpi” kiroldegian egiten dugun programazioa da. Zenbait konpainia garrantzitsuk toki horretan aurkeztu dituzte beren ikuskizunak eta harrituta gelditu dira gertaera berezi hori hurbiletik ezagutu dutenean, ikuskizunak egiten diren lekuarengatik, antolatzeko gaitasunarengatik eta Euskal Herriko edozein lekutik datozen pertsonen erantzun bikainarengatik eta, nola ez, Araiatik bertatik datozenen erantzunagatik.
Harritzekoa da ikustea nola antzezpenetarako egokia ez den lekua, kiroldegia, guztiz eraldatzen den publikoari eremu erosoa eta onartzeko moduko akustika eskaintzeko, eta konpainiei ikuskizunetarako behar dituen azpiegiturak eskaintzeko, betiere luxuzko ekipo teknikoaren laguntzarekin.
|
 |
|
| |
 |
Kaleko lanei dagokionez, 2000. urteko ediziotik Arabako gainontzeko zenbait herritan bira antolatzen dugu. Horrela bada, iazko edizioan Araian egindako 13 saioez gain, beste 29 saio egin genituen 13 herritan. Biran ditugun ikuskizunen artean, formatu txikikoak eta handikoak ditugu.
Konpainien ibilbide horiek sortzen dira Arabako Foru Aldundiak eskaintza kultural interesgarria beste herri batzuetan zabaldu nahi duelako. |
|
|